Jump to content

User:JosebaAbaitua/sandbox/References/HDum1920/EZKURDIA ARREGI, Urko

From Wikipedia, the free encyclopedia

[1] eta [2] apuntatutako ildotik, irakasleen ustez beharrezkoa da informazio-konpetentziak curriculumean era sistematiko eta sekuentzialean txertatzea, izan ikasgai baten bidez, izan curriculumean zeharkako eran, eta beti ere irakasle guztien parte-hartzearekin eta Fakultatearen inplikazioarekin. [3], [4] eta [5] ikerketetan bezala, irakasleak ohartzen dira horretaz: hots, curriculumetan apenas egoten dela lekurik eta denborarik ezer gehiago lantzeko; horregatik, beharrezkoa da hezkuntza-erakundearen inplikazio zuzena informazio-konpetentziak hezkuntza-proiektuan txertatzeko. [6] dioten bezala, Fakultateak eta departamentuak beti ikusten dute informazio-konpetentziak garatzearen beharra, baina gero praktikan ez da hori islatzen curriculumean, denborarik ez dagoelako eta pentsatzen dutelako beste nonbaiten garatzen dituztela konpetentzia horiek ikasleekin.


Erreferentziak

  1. ^ McAdoo, M.L. (2008), A Case Study of Faculty Perceptions of Information Literacy and Its Integration into the Curriculum. [Doktorego-tesia]. Indiana, Penn- sylvania: Indiana University of Pennsylvania,.
  2. ^ Stock, L.A.H. (2008). Exploring the development of information literacy concepts among community college students [Doktorego-tesia]. AEB: Iowa State University.
  3. ^ Maureen, J. (2006). Policy and practice in the development of ‘A’ level students’ information literacy. [Doktorego-tesia]. Newcastle, UK: University of North- umbria.
  4. ^ Williams, D.; Wavell, C. (2006). Information literacy in the classroom: secondary school teachers conceptions. Aberdeen: Rober Gordon University.
  5. ^ McAdoo, M.L. (2008), A Case Study of Faculty Perceptions of Information Literacy and Its Integration into the Curriculum. [Doktorego-tesia]. Indiana, Penn- sylvania: Indiana University of Pennsylvania,.
  6. ^ Stubbings, R.; Franklin, G. (2005). «More to life than Google: A journey for PhD students». JeLit 2(2).